e-vocación

“Asmo onez beteta datorren urtea” promozioaren oinarriak

  1. 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra artean, e-vocación Santillanak «Asmo onez beteta datorren urtea» promozioa jarriko du martxan. Promozio hori Santillana Educación, S.L. taldeak (IFZ: B-­28095420; helbidea: Avda. de los Artesanos nº 6, 28760, Tres Cantos, Madril; aurrerantzean, Santillana) antolatu du, hura baita e-vocacion.es online plataformaren titularra (aurrerantzean, e-vocación).
  2. Promozio honetan, Santillanaren ikasliburuen erabiltzaile den eta promozio honen amaiera-data –alegia, 3 a) oinarrian ezartzen den data– baino lehenago e-vocación plataforman erregistratuta dagoen edozein irakaslek parte hartu ahal izango du. Programatik kanpo geratuko dira Santillanako langile eta kolaboratzaileak, bai eta haien senitartekoak ere. Programan parte hartzea doakoa da.
  3. Asmo onen lehiaketa:
    1. Promozioan parte hartzeko, erabiltzaileak iritzia eman beharko du, 2019ko azaroaren 25a baino lehenago, http://buenospropositos.e-vocacion.es webgunearen bidez asmo bakoitzaz egingo diren galderetakoren bati buruz. Guztira, hamar asmo on egongo dira, promozioan zehar jakinaraziko direnak: asmo on bat hilero, uztailean eta abenduan izan ezik. Asmo on bakoitzaren gainean planteatutako galderei webgune honetan erantzun beharko zaie, helburu horretarako sortutako estekaren bidez: http://buenospropositos.e-vocacion.es .
    2. Parte-hartzaileek ematen dituzten erantzunak webgune honetan argitaratuko dira: http://buenospropositos.e-vocacion.es, parte-hartzaile bakoitzaren izen-abizenekin batera.
    3. Promozioa 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko azaroaren 24ra artean egongo da indarrean. Irabazleak zein izango diren erabakitzeko, zozketa bat egingo da, promozioa amaitzen denetik –hots, 2019ko azaroaren 25etik– 7 eguneko epean.
    4. Guztira, bi pertsonarentzako 100 esperientzia zozkatuko dira: 10 esperientzia asmo on bakoitzeko. Jasotako iruzkin guztien artetik aukeratuko dira irabazleak. Erabiltzaile bakoitzak asmo on bakoitzeko iruzkin bat bakarrik egin ahal izango du. Esperientzia horien promozioa SENSACIONES Y EXPERIENCIAS TPH sozietate mugatuak (CIF B-55560718; helbidea: 43715 Valldossera, Querol, Tarragona; «TPH Marketing» edo «TPH» deritzona) kudeatuko du.
    5. Aurreko c) paragrafoan ezarritako epearen barruan, Santillanak zozketa bat egingo du, notario aurrean egin ere, jasotako erantzun guztiekin. Zozketan, 10 irabazle aukeratuko dira asmo on bakoitzeko. Horretaz gainera, ordezko bat ere aukeratuko da zozketan aukeratzen den irabazle bakoitzeko. Hamabost (15) egunean ez bada lortzen zozketaren irabazleren batekin harremanetan jartzea, saria aukeratutako lehen ordezkoari esleituko zaio, eta, ordezko horrekin gauza bera gertatzen bada, hurrengo ordezkoari esleituko zaio, aukeratutako ordezko guztiak agortu arte. Hala gertatuz gero, saria eman gabe geldituko da.
    6. Santillanak http://buenospropositos.e-vocacion.es webgunean argitaratuko du zozketa bakoitzeko irabazleen izena, eta zuzenean jakinaraziko die saria irabazi dutela, e-vocación plataforman izena ematean emandako posta elektronikoko helbidean. Posta elektronikora opari-kode bat bidaliz emango dira eskuratutako sariak.
  4. Parte-hartzaile guztiek baimena ematen diete antolatzaileei beren izena eta irudia Santillanak egiten duen edozein sustapen-ekintzatan erabiltzeko; bereziki, aurreko 3) oinarrian ezarritakoari jarraikiz erantzunak plataforman argitaratzean eta sariak eta irabazleak jakinaraztean eta argitaratzean erabiliko dira parte-hartzaileen izena eta irudia.
  5. Lehiaketan parte hartzeko emandako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren erantzukizuna Santillana Educación, S. L.-k du (aurrerantzean, Santillana; sozietatearen helbidea: avenida de los artesanos, 6, 28760, Tres Cantos, Madril, Espainia). Datu horiek lehiaketa hau kudeatzeko eta harekin lotutako jakinarazpenak egiteko baino ez dira erabiliko.
  6. Datuak Amazon Web Services, Inc. enpresaren zerbitzari europarretan ostatatuko dira. Enpresa hori Estatu Batuetan dago, eta hango legeriak ez du bermatzen datuen babes-maila egokia, datuen babesaren arloko Europako agintarien iritziz. Dena den, Amazon Web Services enpresak datuak babesteko berme egokiak ematen ditu. Izan ere, pribatutasun-ezkutu delakoaren printzipioekin bat egiten du, eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren TI/00429/2016 baimena du, datu pertsonalak Estatu Batuetara transferitzeko.
  7. Datuak adierazitako helburuetarako tratatuko dira lehiaketak irauten duen bitartean, eta 3 hilabete gehiago balizko gertakariak kudeatzeko, edo datuak ezabatzeko eskatzen den arte edo, hala dagokionean, emandako baimena atzera botatzen den arte.
  8. Edozein unetan bota dezakezu atzera emandako baimena eta erabil dezakezu datu horietara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, horiei aurka egiteko, horiek mugatzeko eta beste zerbitzu-hornitzaile batera eramateko eskubidea; horretarako, Santillana Educación S.L.-ra idatzi beharko duzu (sozietatearen helbidea: avenida de los Artesanos, 6 , 28760, Tres Cantos, Madril, Espainia), eta «ASMO ONEZ BETETA DATORREN URTEA: PROMOZIOA» lehiaketan parte hartu duzula adierazi, eta NANen edo agiri baliokideren baten kopia bat aurkeztu, eta zeure burua lehiaketan parte hartzeko datu berberekin identifikatu. Halaber, zure datu pertsonalen babeserako eskubidea urratu dela iritziz gero, erreklamazio bat jarri ahal izango duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (aepd.es) edo PRISA taldeko (dpo@prisa.com) datuen babesaren ordezkariaren aurrean, Santillana talde horretakoa baita.
  9. Lehiaketa honetan parte hartzeko e-vocación plataforman izena emateak berekin dakar lehiakideek oinarri hauek onartzea, bai eta promozio hau eta beroni lotutako zozketak egitean gerta litekeen zeinahi desadostasun konpontzeko Santillanak duen irizpidea ere. Era berean, lehiakideek onartzen dute Santillanak oinarri hauek alda ditzakeela, baina aldez aurretik http://buenospropositos.e-vocacion.es webgunean argitaratuko ditu, eta notarioaren aurrean protokolizatuko eta gordailutuko, hurrengo oinarrian ezartzen denari jarraikiz. Auzibidez ebatzi beharreko desadostasunik egonez gero, alderdiek beren eskumenei uko egingo diete, eta Madril hiriburuko (Espainia) epaitegien eta auzitegien eraginpean egongo dira berariaz.
  10. Promozio honen oinarriak Madridejos-Tena notario-bulegoan gordailututa daude (c/Francisco de Rojas, 10, Madril), eta eskuragarri daude www.notariado.org webguneko ÁBACO artxiboan, bai eta hemen ere: http://buenospropositos.e-vocacion.es.